Berriak - Page 221 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/29
Euskaraz bizi nahi dut from Kontseilua on Vimeo.   Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, Iruñean, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira ekimenerako sortutako blogaren bitartez. Atxikimenduen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/23
Manuel Larramendu Bazkunak Urnietako Liburu Azokara eraman du kanpaina Liburu Egunarekin batera martxan jarri da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainak Euskara Elkarteen, Udal Liburutegien eta liburudenden arteko elkarlana sustatu du irakurleak euskarazko liburuak aukeratzera animatzeko, eta horretarako erosketa txekeak eskaintzen dizkie uztailera bitartean liburutegi publikoetan euskarazko liburuak hartu eta irakurtzen dituzten guztiei. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/23
Topagunearen Zuzendaritza Batzordeko kide ohia den Urko Aristik ere deia egin du Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15erako deitutako manifesatzioan parte hartzeko. Gogoratu atxikimendua erakusteko auklera ere badagoela manifestazioaren inguruko bloga erabiliz. Urko Aristik maiatzak 15eko manifestaziora deialdia egin du from Kontseilua on Vimeo.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/21
Berriki “Entitateak Euskalduntzeko Metodologiaren Garapena: Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” liburuxka argitaratu du Topaguneak. Metodologiak 2.003an ateratako eskuliburuaren (“Hitzarmengintza: Entitateak euskalduntzeko metodologia”) garapena proposatzen du Euskara Elkarteak herriko elkarteekin euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak aurrera atera ahal izateko prozesu osoa zehaztuz. Eta aldi berean tresnak, adibideak edota erreferentziak eskainiz. Liburuxkaren eranskinetan Hitzarmengintzak Euskara Elkarteetan duen presentziaren argazkia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/20
Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa Hego Euskal Herriko 16 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: Irakurri Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 1