BERBETAN jardunaldiak: Euskararen erabileraren inguruko gogoetak Ermuan

Aurreko urteetan bezala, martxoa eta apirila bitartean Berbetan Jardunaldiak egingo dira Ermuan. Duela hogei ta bat urte, 1999ean, antolatzen hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira. 21. Edizioa da aurtengoa.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.

Aurtengo hitzaldiak honako hauek izango dira:

topagunea-euskal-birusa-berbetan-2020

  • Lehena Jon Maiaren eskutik martxoaren 4an, asteazkena , arratsaldeko
    19:00etan eskainiko da Lobianon. Eta bere azken liburua, “Berriak jaio ginen”, aurkeztuko du eta inguruko solasaldia izango dugu. Publiko orori zuzendua.
  • Bigarrena, Martxoaren 12an, osteguna, 19:00etan Lobianon. Uxue Alberdiren azken liburuaren, “kontrako iztarritik” , inguruko solasaldia egingo da. “Kontrako eztarritik” liburuan oinarrituriko bertso-saio literarioa + tertulia. Uxue Alberdi eta Ane Labaka izango ditu bertsotan eta gai jartzaile Maite Berriozabal. Publiko orori zuzendua.
  • Hirugarren bat prestatzen ari gara, gazteei zuzendutako. Motibazio saio potente bat egin nahi da. Beraien erreferente izan daitekeen artista euskaldun bat ekartzeko asmoa dugu. Emanaldia Ermua bhi institutuan eskainiko da martxoaren 25ean goizez. Barne kontsumorako emanaldia izango da.