Berbaroren Haur Literatura Aretoak erakuslehio digitala aurkeztu du

Durangoko Berbaro elkarteak haurliteraturaretoa.eus gunea aurkeztu du. Urte asko dituen egitasmoa da Haur Literatura Aretoa, haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea helburu duen ekimena. Orain arte askotariko ekintzak martxan jarri izan dituzte, beti ere aipatutako helburuarekin: erakusketak, idazleekin elkarrizketak, ipuin kontaketak, antzezlanak, Durango Azokan antolatu ohi duten Saguganbara edo liburu erraldoiak, batzuk aipatzearren.

Hortaz gain, urtero egin ohi dute gurasoentzako zein irakasleentzako irakur-gida bat, lan berriak eta aurreko urteetakoak biltzen dituen gomendio gida.

haurliteraturartetoa

Hainbat urtetako ibilbidearen ondoren, sortutako materiala zabaldu eta Haur Literatura Aretoaren jardueraren berri emateko webgunea prestatu dute. Ondoko edukiak aurkitu ahal izango dira gune berrian:

Ondoko bideoan aurkezten da webgunea:

Gune guztiz interesgarria. Gozatu eta erabili!