Zuhatza euskara elkartea

Ifar kalea 12, behea
20820 DEBA (GIPUZKOA)

943191383

zuhatza2@gmail.com

1997ko abenduan sortu zen Zuhatza, euskararen erabilera bultzatu eta Deba herri euskaldunagoa izateko helburuarekin. Handik urtebetera Berriketan herri aldizkaria sortu zuen. Ibilbide honetan euskararen normalizazioaren aldeko jardunean aritu da elkartea eta gaur egun ere horretan dihardu. Elkarteak dituen baliabideak erabiliz, ekimen ezberdinak antolatzen ditu Zuhatzak urtean zehar, hala nola mintzalagunen egitasmoa, haurrentzako ikuskizunak, euskal udalekuak, literatur lehiaketak edota euskal kulturarekin lotutako bestelako hitzorduak (Euskal jaia, Olentzero eta Mari Domingi…).

Gaur egun ere, Zuhatzak irabazi asmorik gabeko elkartea izaten jarraitzen du. Bere txikitasunean egiten dituen apustuen artean Berriketan aldizkaria nabarmendu liteke agian. Urtean hamaika ale argitaratzen dira paperezko edizioan, 1.400 aleko tirada mantenduta: edukiak lantzen, kolaboratzaile sarea sendotzen, publizitate sarrerak mantentzen… jarraitu du urte hauetan. Finean, herritarron arteko harremanak trinkotu eta herritarren zerbitzura dagoen tokiko hedabidea izan nahi du, euskara hutsean sortu eta argitaratua, noski.