Txatxilipurdi

Nafarroa etorbidea 23, 1 solairua
20500 Arrasate (Gipuzkoa)

943795446

idazkaritza@txatxilipurdi.com

http://www.txatxilipurdi.com/

Laurogeigarren hamarkadan, AED sortu berritan, Arrasaten euskararen aldeko zirimola indartsu bat osatu zen. Guraso eta irakasle talde batek bultzaturik, ikusirik Arrasaten haurren aisialdian euskarazko eskaintzak zuen gabezia, AEDren baitako lantalde gisa sortzen da Txatxilipurdi. Udalekuak antolatzen hasi zen, ondoren etorriko zelarik asteburutako Larunblai programa. Hurrengo urteetan Arrasateko Udalarenak diren ludotekak eta gazte txokoak kudeatzen ditu udalarekin elkarlanean. 90. hamarkadan bertan hasiko da ere lanean Txatxilipurdi Debagoienako beste herri batzuetan.