Noaua! Kultur Elkartea

Bordaberri 3, behea.
20170 Usurbil (Gipuzkoa)

943360321

elkartea@noaua.eus

http://www.noaua.eus/

Noaua! KULTUR Elkartea irabazi asmorik gabeko KULTUR elkartea da.

Noaua! Aldizkaria Usurbilgo Noaua! Elkarteak argitaratzen du. Aldizkaria 1996an sortu zen. Usurbildar guztien elkar komunikaziorako tresna da NOAUA! aldizkaria. Erreferentzialtasuna denboraren poderioz lortu dugu baina, bereziki, arrazoi sinple bati esker: etxe guztietara iristen den aldizkaria da NOAUA!.

Beste arlo batzuen artean noaua.eus webgunea kudeatzen dugu. www.noaua.eus webgunean 2003 urtean jarri genuen martxan. Ordutik hona webgunea elikatzen joan gara eta poliki-poliki berrikuntzak eta aldaketa ezberdinak gehitzen joan gara.
Noaua.eus webgunean gaur egun atal ezberdinak dituen webgune bizi bat da. Dagoeneko usurbildarrentzat erreferentzialtasuna irabazi duen webgune bat dela esan genezake.

Hogeita bigarren urtearen muga pasa dugun honetan argi daukagu lanean jarraitu behar dugula eta urratsez urrats jarraitu behar dugula gure helburu orokorrean: EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ETA KULTURAREN INDARTZEA. Udaleko Kultura eta Euskara Aholku Batzordetan, beste taldeek egiten dituzten egitasmoetan kolaborazioak egiten, eta bestelako hainbat talde edo guneei ere baliabideak eskainiaz eta egitasmoak garatzen lagunduaz.
Aldi berean, sortzen diren hainbat kanpainetan, diru trukeko laguntzarik emango ez badu ere, azpiegitura mailan eta elkarlanerako beti egon behar dugu zabalik.
Horretaz gain, herriko hainbat talderekin elkarlana bultzatu behar dugu. Eta horren emaitza izan da hain zuzen, Inauteriak, Hitzaldi-Solasaldia, Kulturaldia, San Tomas eguna…