Mailope kultur elkartea

Kale Nagusia, 4.
31891 Atallu (Nafarroa)

638362339

mailope@labrit.net

https://mailope.eus/

1990. urtean sortu zen Mailope bertako albisteak jaso eta euskara sustatzeko. Gaur egun, Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo albisteen berri emateaz gainera, eskualdeko herritarrok batzen gaituen proiektu bat bilakatu da.

Urte guzti hauetan zuekin elkarlanean egindako ahaleginak bere fruituak eman ditu eta aldizkariak beti bere nortasunari eutsi dion arren, gu ere, denborak aurrera egin ahala, aldatzen goaz.

Hainbat aldiz aldatu du Mailopek bere aurpegia eta orain paperetik mundu digitalera salto egiteko momentua iritsi zaigu.

Mailope aldizkariaren webgunean hilabeteko kaleratzen ditugun zenbakiak irakurtzeko aukera izanen duzue, baita eskualdeko azken ospakizunen argazkiak ikusi, aldizkariko bazkide egin eta zure herriko albisteak edo aldizkarirako informazio baliagarria bidaltzeko aukera ere.