GEU Gasteiz Euskalduna

Pedro Asua 2,3
01008 Gasteiz (Araba)

945222153

info@geuelkartea.eus

https://geuelkartea.eus/

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ditu. Batzar Orokorrean aukeratuak diren zortzi kidek osatutako Talde Dinamizatzaile bat arduratzen da elkartearen urteroko ibilbidea landu eta norabidea markatzeaz.

GEU elkartearen Talde Dinamizatzailea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Irati Iciar, Manolo Martinez, Biki Bikario, Asier Etxenike, Lurdes Lekuona, Iñaki Lazkano, Rober Gutierrez eta Yolanda Viadero.

GEU elkartearen Lan Taldea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Maddalen Agirre Loinaz, Dani De Ayala Castaño, Aloña Del Olmo Zubiagirre, Zuriñe Gil Usabiaga, Oier Azkarraga Grajales, Azaitz Unanue Goikoetxea, Saioa Fernandez de Arangiz Izarra eta Dorleta Martinez de Albeniz Perez.

GASTEIZKO MINTZALAGUNA:
WEB: https://gasteizkomintzalaguna.eus/
Facebook: https://www.facebook.com/gasteizko.mintzalaguna/
Telefonoa eta whatsapp: 688734941.