
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea
Ubitarte 4, behea
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea 1963ko martxoan sortu zuten hiru herritarrek, euskarak eta euskaldunok garai hartan bizi zuten egoera beltzari argi apur bat emateko helburuarekin; “bizi nahi edo halako zerbait izan zen, erderiak ez ittotzeko”.
Elgoibar euskaldunagoa izateko lan asko eta ona egin ondoren, 1980ko hamarkadan krisialdi sakona ezagutu zuen elkarteak eta desagertzeko arriskuan ere egon zen. Ez zen hala izan, zorionez, eta 1990ean ekin zion elkarteak bigarren etapari, euskara-elkarteen mugimenduaren aterpean. 2013an, berriz, elkartearen 50. urteurrenarekin batera, Elgoibarko Izarrak bere izena moldatzea erabaki zuen eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea gara harrezkero.