Berbaro Elkartea

Berbaro Elkartea

Pinondo Plaza, 1
48200 Durango

946201918

berbaro@berbaro.eus

http://www.berbaro.eus/

Euskaltzalez osatutako elkartea da Berbaro. Sentsibilitate anitzeko jenteak osatzen dugu elkartea eta bakoitzak bere neurrian laguntzen du Durango euskalduntzeko ekinean.

Gaur egun 8 langile eta 500 bazkide inguru ditu Berbarok, eta gazte arloko hainbat proiektu kudeatzen ditu Durango eta Durangaldean (Haur Literatur Aretoa, Saguganbara, Itzartu, #KLAK, Gurean…), Durangoko Udaleko euskara zerbitzua kudeatzen du, eta Durangoko Merindaldeko Amankomunazgokoa ere bai. Herrian egiten diren euskararen aldeko beste hamaika herri-ekimenetan burubelarri dabil.

Berbaro 1989an sortu zen, eta 2019an 30 urte beteko ditu Durango euskalduntzeko lanean.