Austarri Korta kultur elkartea

Zubialde 10, Udaletxea
48499 Zeberio (Bizkaia)

946481079 (Udaletxea)

Austarri Korta Kultur Elkartea Zeberioko Elkarte bat da hamarkada luze bat daramana kultur ekimenak abian jartzen.

Elkarte honek 2000 urtetik honuntz herri-kultura suspertzen aritu da. Ordura arte ere, kultur programatzaile gisa funtzionatzen zuen, baina ez era arautuan, ezta elkarte gisa, lagun talde modura baizik.

Oro har, Austarri elkarteak bi eratako ekintzak egiten ditu.

Alde batetik, bere egutegi arruntean, urtero 25 ekitalditan parte hartzen du, gehienetan antolatzaile gisa; bakan batzuetan, laguntzaile.

Bestetik, Austarrik, ez-ohikoen artean herri-ondare historiko-kulturala berreskuratzeko ekimenak burutzen ditu.