Batzar Nagusia prestatzeko batzarrak martxoaren 15 eta 16an

bn2015

Martxoaren 15 eta 16an egingo dira Kudeaketa Plana aurkezteko batzarrak Euskaltzaleen Topaguneko bazkideekin. Urtero egiten den moduan, Zuzendaritza Batzordeak landutako 2016rako Kudeaketa Planaren proposamena aurkeztuko da saio hauetan eta aukera izango da planean aurkezten diren lan-ildo eta proposamenen gainean ekarpenak egiteko. Batzarren ondoren ere, hiru asteko epea egongo da ekarpenak idatziz egin ahal izateko.

Batzarrak baliatuko dira era berean, hurrengo hiru urteotarako egin berri den plan estrategikoa aurkeztu eta 2016ko egitasmo nagusien gainean aritzeko.

Batzarrak martxoaren 15 eta 16an egingo dira:

  • Andoainen, martxoaren 15ean, asteartea,eguerdiko 12,00etan Euskaltzaleen Topagunearen egoitzan
  • Arrasaten, martxoaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 18,00etan, AED elkartearen egoitzan
  • Laudion, martxoaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 18,00etan (batzar-lekua zehazteke)
  • Atarrabian, martxoaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 17,00etan, Euskaltzaleen Topagunearen egoitzan
  • Bilbon, martxoaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 18,00etan, zazpi kaleetako La Bolsa gizarte etxean

 

Euskaltzaleen Topagunearen 2016 urteko Batzar Nagusia apirilaren 22an, ostirala, egingo da Durangon, Landako elkartegian.

Batzarrean 2016 urteko kudeaketa plana aurkezteaz gain, Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira. Hiru kide berri ordezkatzeko prozesua zabalik dago jadanik eta proposamenak martxoaren 13rarte aurkeztu ditzakete bazkideek.

.