Batzar Nagusia prestatzeko batzarrak bukatzear

eskualde_arrasate

Arrasaten egindako batzarra (argazkia: Mikel Ozaita)

Martxoaren 22an, asteartea, egingo da Kudeaketa Plana aurkeztu eta Batzar Nagusia prestatzeko azken batzarra, Bilbon. Martxoaren 15 eta 16an Andoain, Arrasate, Atarrabia eta Laudion egindako batzarretara hurbildutakoen artetik harrera ona egin zaio aurkeztutako planari eta Bilboko batzarrarekin amaituko dira urtero moduan Batzarra prestatzeko egiten diren saioak.

Batzarretan hurrengo hiru urteetarako plan estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu dira Kudeaketa Planarekin batera. Batzarretan aukera egon da ekarpenak egin eta tokian tokian puri-purian dauden zenbait gairen gainean aritzeko.

Aurkezpen batzarrak amaitu arren, Kudeaketa Planari ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da apirilaren 5erarte. Ondoren, Zuzendaritza Batzordeak aztertu eta Batzar Nagusirako deialdia, behin-betiko proposamenak (2016eko memoria barne) bidaliko zaizkie bazkide guztiei apirilaren 8tik aurrera.

 

Euskaltzaleen Topagunearen 2016 urteko Batzar Nagusia apirilaren 22an, ostirala, egingo da Durangon, Landako elkartegian. Batzarra arratsaldeko 6etan hasiko da.

Batzarrean 2016 urteko kudeaketa plana aurkezteaz gain, Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira. Hiru kide berri ordezkatzeko prozesua zabalik dago.