Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba

baduzueusEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BADUZU sortu du, euskal kontsumitzaile eta zerbitzu-emaileen komunitatea.

Baduzu-ren helburua hizkuntza kontsumorako irizpide bihurtzea da. Horretarak, Euskal kontsumitzaileen Sarea osatu behar dugu lehenik eta zeregin horretan behar beharrezkoa da euskaldunen partaidetza eta lankidetza. Egitasmoa ezagutzera emateko eta zabaltzeko hainbat aurkezpen antolatu dira Euskal Herrian zehar. Horietan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

 Hona hemen hurrengo hitzorduak:    

  • Durango: Abenduaren 5ean 17:30tan, Durangoko Azokan
  • Getxoko: Abenduaren 13an 19:00etan, Azebarri Kulturgunean
  • Barakaldo: Abenduaren 15ean 19:00etan, San Bizenteko Kultur Etxean
  • Gernika: Urtarrilaren 19an 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Gasteiz: Abenduaren 27an, Oihaneder Euskararen Etxean (ordua zehazteko)

 

Gipuzkoan egitasmoa aurkeztu da dagoeneko Donostian eta Bergaran. Nafarroan ere aurkezpenak izango dira urtarrilean zehar, nahiz eta hitzorduak oraindik zehaztuta ez dauden.