Euskaltzaleen Topagunea

Badator Laburbira!

Martxoaren 4tik 29ra izango da LABURBIRA film laburren zirkuituaren 10. edizioa. Aurtengoa Erandion hasiko da, datorren astelehenean, eta hilabete bukaerara arte 20 herritan izango da. Euskal Herrian izango dira emanaldi gehienak, baina baita Londresen eta Parisen LABURBIRA 2013 kartelaere.

Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira. Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango dira. Lan hauek guztiak Durangoko Azokako Irudienea gunean izan ziren, pasa den abenduan.

Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak. Zenbait saiotan, gainera, emanaldien ostean solasaldiak izango dira zuzendari batzuekin. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

Esan bezala, 20 herritan izango dira emanaldiak:

Emanaldien egutegi zehatza ikusteko, egin klik hemen! Informazio gehiago www.topagunea.org/laburbira webgunean aurkitu duzue.

Etorri zinemara!

 

 

 

Exit mobile version