- Izen emate epea zabalik egongo da azaroaren 23ra arte hemen: https://labur.eus/eginttap
ZER DA?
7 egunetan zehar martxan egongo den online lehiaketa da Egin TTap!. Egun
bakoitzean hainbat gairi buruzko 7 galdera erantzun beharko dira ahalik eta
azkarren!
NOLA JOKATZEN DA?
Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak egin behar dira, eta talde hauek haur
eta helduz osatuta egon behar dira. Haurrek 9-12 urte bitartean izan behar
dituzte, eta taldean, gutxienez, heldu bat egon behar da. Parte hartzeko,
egunero bidaliko zaizue esteka mugikorrera 18:00etan, beraz, heldu, adi!
SARIAK
Parte hartzaile guztien artean Irisarri Landera sarrerak zozkatuko dira! Ez
galdu aukera!