Azaraoren amaieran abiatuko da Haurren aurrean, helduok heldu! ekimena

Haurren aurrean helduok heldu umeen erreferente diren guraso, hezitzaile, lagun helduak, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko (hau da, helduen arteko) hizkuntza-praktikak alda ditzaten eta euskara –gehiago- erabil dezaten aktibazio ekimena izango da. Horrez gain, umeen aurrean euskaraz egiteak duen garrantziaz eta eredugarritasunaz helduak jabearaztea (ere) bada azaroaren 22tik abenduaren 5era gauzatuko den ekimen honen helburua.

Ekimena bera azaroaren 9an aurkeztuko den arren, ekimenaren zergatien eta zertarakoen berri jakiteko aukera zabalik da jada.