“Auzokoak” dokumentala aurkeztu da

Arrasaten egindako ekitaldian proiektatu zen jende aurrean lehen aldiz elkarrekin eta euskaraz bizitzea lorgarria dela erakutsi nahi duen dokumentala. Bertan izan ziren hainbat herrietako udal ordezkariak eta baita haien bizipenak lan honetan partekatzeko prest azaldu diren protagonistak ere.

Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunareko zuzendari nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak egin zieten ongi etorria bertaratutakoei.

Dokumentala ikusi ondoren, lanaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko aukera izan zen Iñaki Alforja dokumentalaren zuzendariarekin. Protagonistei eskerrak eman eta elkarrekin mokadu bat hartuz amaitu zen ekitaldia.

auzokoak_aurkez_1

auzokoak_aurkez_3

auzokoak_aurkez_3

auzokoak_aurkez_4