Aurtengo irakurle azterketen emaitzak prest

Duela hiru urtetik hona urtero egin dugunez, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren HEHOBA diru-laguntza deialdia baliatu dugu hainbat aldizkariren irakurle azterketak egiteko. Hain zuzen ere, Anboto, Begitu eta Otamotz aldizkariak izan dira aurten azterketa egitera animatu direnak.

Azterketak egin dituen AZTIKER enpresak jakinarazi duenez, prest ditu jadanik hiru azterlanen emaitza txostenak, eta datozen asteotan aurrez aurreko bilerak egingo dituzte aldizkarietako lantaldeekin emaitza horien irakurketa egiteko. Horien berri beste bazkideok ere jasoko duzue, laburrean bada ere.

Aurreko urteetan AIKOR, …ETA KITTO, KARKARA, BARREN eta ALDAIZE aldizakriek egin dituzte azterketok, denek ere emaitza ezin hobeak lortuz. Azterketa horietako emaitza txostenak eskuragarri daude webgunearen dokumentazio atalean.