Aste honean, Guaixe astekariaria argazkirik gabe

Aste honetan Guaixe astekariaren alea berezia da. Berezia bi arrazoirengatik. Lehena gure irakurleak eta Beleixe Irratiko entzuleak nolakoak diren azaltzen dugulako erreportajean. Baina, ostiral honetako aleak berezitasunik baldin badu hori argazkiei emandako tratamenduan du.

Astekaria eskutan hartzen duen sakandarra konturatuko da zorion agurretan, elkarrizketan eta 11 galdera ataletan, baita iragarkietan ere, argazkiak daudela. Baina horietan bakar bakarrik. Gainontzeko orrietan ez dago argazkirik. Hutsik daude haiei dagokien espazioak (www.guaixe.net web orrian aurkituko dituzue).

Ez, ez zaizkigu argazkiak sartzea ahaztu. Nahiago hala balitz. Hutsune horrekin protesta egin nahi dugu. Protesta Nafarroako Gobernuak bere legea urratu eta hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko diren euskarazko hedabideak laguntzarik gabe utzi dituelako. Protesta foru administrazioak ez diolako inolako begirunerik ez babesik azaldu euskal hedabide Nafarrei.

Sakanakoei
Argazki faltarekin ere sakandarrei ere deia luzatu nahi diegu. Deia jabetzeko zenbat galduko luketen ibarrean euskarazko komunikabiderik gabe. Heldu den astean oporretan izanen gara eta badakigu batzuei hori luze egiten zaizuela asteroko moduan gurea ez jasotzea. Pentsa hori betiko litzatekeela.

Argazkirik gabeko ale honetatik ere gonbite bikoitza sakandarrei. Batetik, beleixeguaixe txartelaren inguruan informatu daitezen, eta egoki jotzen badute eskuratu dezatela. Sakanako ekonomia eta bertako euskal hedabideak lagundu dituzte txartelaren bidez. Beste gonbitea, ilbeltzaren 5ean, 10:00etatik aurrera, Beleixe Irratia (FM 107) sintonizatzeko. Sakanako euskal komunikabideen aldeko saio berezia eginen da goiz-eguerdian. Sintonizatu Beleixe, sorpresa pila egonen dira eta.

Bierrik fundazioa