Euskaltzaleen Topagunea

Argian, Berrian eta Gaztezulon harpidetzeko abantaila bereziak ditugu

Uda aurretik kontatu genizuen bezala, euskaltzaleen elkarteetako bazkide eta mintzalagunek abantaila bereziak ditugu Argia, Berria eta Gaztezulo hedabideetan. Horietako batean harpidetu nahi duten lagunek honako abantailak izango dituzte harpidetzaren lehen urtean:

ARGIA

Argia aldizkarian bi harpidetza mota egin daitezke, eta norberak aukeratu ahal izago du:  

BERRIA

Berria egunkarian harpide egiten direnek, Berria urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera izango dute. Hainbat harpidetza mota izango ditugu eskura, ondorengoak hain zuzen:

Berrialagun harpidedun egiten direnek, ongi etorri gutunarekin batera berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren bidez eta berrialagun harpidedun kodea erabiliz, hainbat abantaila izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.

GAZTEZULO

Azkenik, GAZTEZULO aldizkariak mintzalagun eta bazkide gazteei zuzendutako eskaintza jarri du abian. Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da Gaztezulo, eta askotariko gaiak jorratzen ditu: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…

Harpidetzei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi arrate@topagunea.org helbidera edo deitu 673.428.464 / 94.681.48.21 telefono zenbakietara.

Exit mobile version