Argia Ereiten saria, Getxoko Berbalaguna martxan jarri zuten kideei

Getxoko Berbalagun egitasmoa martxan jartzeagatik eta beren euskararekiko konpromisoagatik, Josu Esnaolak eta Afredo Lopez de Gereñuk, Bertxok, Getxoko 2015 Argia Ereiten Euskara Saria jaso dute.

Duela 19 urte abiatu zuten Berbalaguna ekimena herrian, eta sarituek pozik eta hunkituta jaso zuten Luis Artola artisauak egindako egurrezko eskultura.

Argia ereitenBertxok, saria hartzerakoan ondorengo hitzak baliatu zituen bere sentimenduak adierazteko: “Poza eta harrotasuna Berbalagunaren hasierako urteak oso pozgarriak izan zirelako; elkarlana, hasieratik Bizarra Lepan, udalerriko euskaltegi guztiak eta Udala inplikatu zirelako; konpromisoa, euskaltegietako irakasleena, ikasleena eta pertsona askorena, eta horregatik guztiagatik, eskerrik asko urteetan zehar proiektuan kolaboratu duten pertsona guztiei”.

Bestalde, Josu Esnaolak adierazi zuen zeregin honetan ez direla bakarrik egon eta urte guzti hauetan beraiekin aritu diren guztiak ekarri zituen gogora. “Saria guk jaso dugu baina atzean jende asko dago. Asko jaso dugu jende askorengandik eta horiek aberastu gaituzte eta guk eman duguna baino gehiago eman digute. Eskerrak lekukoa hartu zutenei, beraiei esker Berbalagunak iraun duelako eta zabaldu delako esparru askotara. Saria beraiek ere merezi dute”.

Zorionak!!!

Berbalagun egitasmoari buruzko elkarrizketa Josu Esnaola eta Bertxori: