Arazo teknikoak webgunean

Topagunearen webguneak ‘eraso’ bat jasan du azken egunotan eta ondorioz desgaituta egon da hainbat egunez. Erasotzailek ‘troiar’ bat zabaltzen saiatu ziren gure webgunearen bidez: bisita bat jasotzean, webgunea automatikoki saiatzen zen artxibo kutsatu bat deskargatzen bisitariaren ordenagailura.

Arazoa garaiz atzeman genuen eta berehala desgaitu genuen webgunea birusa zabaldu ez zezan. Segurtausn kopia berreskuratu eta horixe jarri dugu martxan, baina litekeena da arazo bat edo beste ematea (lotura zaharkituak, artxibo galduak…). Hala bada, barkamena eskatzen dizuegu aldez aurretik.

Aholku gisa, nabigatzean ez onartu inoiz zuek eskatu ez duzuen artxiborik. Webguneren batek artxibo bat deskargatzeko eskatzen badizue, zuek inon klik egin gabe, ezetz esan eta irten webgune horretatik.

Esandakoa: barkatu eragozpenak!