Arabako Mintza Eguna, urtarrilaren 15ean Gasteizen

Mintza Eguna Gasteizen. EGIZUren argazkia

Mintza Eguna Gasteizen. EGIZU@Flickr
Azken bizpahiru urteotan asko zabaldu eta garatu dira mintzapraktika egitasmoak Araban, aurten esaterako, 750 arabar baino gehiago ari da asteroko dinamika horretan parte hartzen, horietako 520 Gasteizen bertan.
MINTZA EGUNA  aukera ona izango da herri ezberdinetan dabiltzanek, eta herri bereko taldeetakoek ere bai, noski, elkar ezagutzeko eta, modu horretan, bakoitzaren harreman euskaldunen sarea ehuntzen jarraitzeko. Hori guztia, giro atseginean egiteak eragin positiboagoa izan dezakeela sinistuta, jai eguna antolatu dugu, goizeko 10:30etatik amaitu arte.
Hona egitaraua:
10:30: “ONGI ETORRIA”  Montehermoson.( salda beroa,txorizo pintxoak eta  bertsolari gazteen harrera)

11:00: “ Atzo, gaur eta biharko GASTEIZ EUSKALDUNA” ibilbide gidatua, alde zaharretik.

12:30: “ ARABA KANTUZ “ Arabako kantuzaleen topaketa. Kantu kalejira, Gorbea bodegoiko plazatxotik.

14:30:  HERRI BAZKARIA. Odon de Apraiz ikastolako pilotalekuan.

16:30:  MINTZA-ESKETXAK

17:00: Dantzaldia  “ AZIDO FOLKLORIKO”  taldearekin.

18:30: “ TRIKI-KANTU “ kalejira.

Bazkarirako txartelak (20 €) herri bakoitzeko Mintzalagunaren koordinatzaileak izango ditu. Taldeetan ez dabiltzan euskaldunak ere, gonbidatuta daude noski, eta txartela, urtarrilaren 10a bitartean,  araba[abildua]topagunea helbidera idatzita eskuratu ahal izango dute.
Informazio gehiago: araba[abildua]topagunea edo 656794697 ( Manuel)