Appa Athletic! app berria kalean

APPa Athletic prentsaurrekoa4Euskaltzaleen Topaguneak, Kultur Kabiak eta Athletic fundazioak telefono eta tablet-etan jolastu ahal izateko Appa Athletic! aplikazioa aurkeztu dute. Bilboko Euskararen Etxean egindako aurkezpenean Aritza Escandonek eta Jose Angel Iribarrek parte hartu dute.

Appa Athletic! aplikazioa jolas bat da, Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutakoa. Athleticek bere historia luzean izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz, besteak beste, sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau eta Kultur Kabiako Aritza Escandonek azpimarratu duenez etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta dago. “AppaAthletic” aplikazioak hiru osagai ezinbesteko ditu:

  • Euskara: ondo pasatzeko jolasa da, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera emango duena.
  • APPa: Kultur Kabiatik sortu den bigarren APPa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.
  • Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan da, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan. Jose Angel Iribarrek azpimarratu du Athleticek euskararekiko konpromisoa hartuta daukala eta App hau didaktikoa eta aberatsa izateaz gain, oso jolas polita dela Kluba bera ezagutarazteko.

Appa Athletic

Aplikazioaren garapen teknikoa Batura mobile solutions enpresak egin du eta finantzazioan Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza izan ditugu lagun.

Aplikazioa eskuratzeko:

Google PlayAPP-Store

 

Euskaltzaleen Topagunea eta Athletic Fundazioaren artean izandako elkarlanaren bigarren emaitza da joko hau. Aurretik, haurrei zuzendutako lehen aplikazio bat sortu zen, lehoiak ametsetan izenekoa. Aplikazio horretan Athletic-en historiarekin lotutako hainbat istorio aplikazio batera eraman ziren Kirmen Uribek sortutako testu eta Asisko Urmenetaren irudiekin. Lehoiak ametsetan aplikazioa eskuragarri dago Android (Google play) edo Apple (Apple store) sistema eragilea duten gailuentzat.