Apirilaren 22an egingo da Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusia

bn2015Euskaltzaleen Topagunearen 2016 urteko Batzar Nagusia apirilaren 22an, ostirala, egingo da Durangon, Landako elkartegian. Horrela erabaki du Topagunearen Zuzendaritza Batzordeak urtarrilaren 25ean egindako bileran.

Batzarrean 2016 urteko kudeaketa plana aurkezteaz gain, Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira. Hiru kide berri ordezkatzeko prozesua zabalik dago jadanik eta proposamenak martxoaren 13rarte aurkeztu ditzakete bazkideek.

Batzar Nagusia prestatzeko, ohikoa den modura, lurraldetako bilerak egingo dira aurrez, martxoko bigarren hamabostaldian. Batzar horietan eta ondoko asteetan aurkeztuko diren proposamenei ekarpenak egin ahal izango zaizkie.