Topaldia 2020 jardunaldia

Hasiera:
2020/02/06
09:00

Herria:
Bilbo
Tokia:
EHU – Bizkaia Aretoa (Baroja entzunaretoa)

Topaldia: Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?

Antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztuko du 2020ko Topaldia. Jardunaldiak helburu bikoitza dakar: alde batetik,  euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskainiko du; eta, beste alde batetik,  etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortzea du asmo.

Urtarrilaren 31ra arte edo aretoko edukiera betetzen den arte egongo da zabalik Topaldian izen emateko aukera.