Sonakay + Iker Lauroba (gonbidatu berezia)

Hasiera:
2019/10/26
20:00

Herria:
Bilbo
Tokia:
Bilboko BBK aretoa

Sonakay euskal eta ijito erroak dituen jatorri euskalduneko euskal flamenko-elkartea da. Esperientzia handiko musikari hauek 2015ean elkartu ziren euskal musika estilo berri bat ‘patentatzeko’ asmoarekin, hots, benetako flamenkoa eta euskal historiako altxor ederren bertsioak fusionatzen dituena.

Jonatan Camacho “Jony” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa), dira Donostiako taldeko kideak gaur egun. Euskal kanten artean, bereak egiten dituzte Mikel Laboaren “Txoriak Txori”, Benito Lertxundiren “Loretxoa” edota Pier Paul Berzaitzen “Denborareki” abestiak.

Iker Lauroba, 25 urte oholtza gainean daramatzan musikari multi-instrumentista donostiarrak 20 disko baino gehiagotan hartu du parte eta 100 abesti baino gehiago konposatu ditu, Sonakay taldearentzat idatzitako “Izarrak” tarteko.

 

Emanaldi hau 2019ko Udagoieneko Ostera zirkuituaren barruan eskainiko da.