Skatx

Hasiera:
2021/05/13
18:30

Herria:
Barakaldo
Tokia:
Gurutzetako kultur etxea

Skratxek kontatzen du nola denboraren poderioz super-heroi izatetik anti-heroria izatera pasatu den. Baina orain da momentua ipurdia altxatzeko eta 360 graduko aldaketa bat emateko: esku artean arazo bat azaldu zaio eta, konpontzen ez badu, beti-betirako kapa zintzilikatu beharko du.

“Wert Igo” doktoreak bere kidea “Fantastik Luzi” bahituko du eta hau askatzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du.

Egia esanda, Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.

Lortuko al du “Fantastik Luzik” “Wert Igo” doktorearen eskuetatik libratzea?

Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez betea.

 

Iraupena: 50 minutu

Sarrerak eskatzeko idatzi ezazue info@sasiburu.eus helbidera.