Potx eta Lotx “Herriko festatan”

Hasiera:
2019/06/13
17:30

Herria:
Eibar
Tokia:
Urkizu parkea

Auskalomendi izeneko herrian gertatzen da istorioa. Urteko jai egun nagusia da, eta merendola prestatzeko ardura izango dute Potxek eta Lotxek, aurretik beraien amonak eta osabak egin izan duten moduan. Ohore eta erronka handia da eurentzat, baina despiste handi bat izango dute; merendola eramatea ahaztuko zaie, eta hor hasiko dira gorabeherak eta buruhausteak gure pailazoentzat.

75 minutu irauten du eta antzerkia, dantza, magia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da, familia osoari zuzenduta, bereziki gaztetxoenei, baina helduentzako keinu ugari dituena.