Olatz Salvador + Xabi Bandini

Hasiera:
2019/11/28
22:30

Herria:
Bilbo
Tokia:
Bilboko Kafe Antzokia

Urte luzea igaro da Olatz Salvadorrek bere izena zeraman lehen diska argitaratu zuenetik, 2018-ko udaberrian. Euskal Herriko eta estatuko hainbat eta hainbat txoko liluratzen jarraitzen du, Zintzilik lanaren aurkezpen bira honetan. Iritsi da ordua aurkezpen bira honen amaiera finkatzeko eta, taldearekin batera, beti bezain berezi eta intimo izango diren zenbait emanaldi eskainiko dizkigu. Aro baten amaierak berri baten hasierarekin estropezu egiten duenean gertatzen den magiaren ikusle eta entzule bihurtuko dira antzokiak, gerturatzera ausartuko direnen zentzumenetan.

Xabi Bandinik eta bere taldeak lan berria aurkeztuko du, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) produzitua.

Bere abestiek 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasten dute. Bandinik eta Alberto Isabak sintetizadorez eta erritmo indartsuz beteriko abestiak ekartzen dizkigute non ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak ekartzen dizkigute gogora.

Europaz hitz egiten du, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hitzen direnez. Beti ere posizio deseroso batetik txio sinple batetik haratago ikusi nahi ez duenarentzat. Beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak.

Emanaldi hau 2019ko Udagoieneko Ostera zirkuituaren barruan eskainiko da.