MusikEro TxiKiak (kontzertu didaktikoa)

Hasiera:
2020/12/03
18:00

Herria:
Erandio
Tokia:

Honako helburu hauek erdiestera bideratuta dagoen kontzertu didaktikoa duzue MusikEro Txikiak:

– Ume txikiek zuzeneko musikarekin gertuko harremana izatea
– Euren egunerokotasuna eta identifikatu ahal dituzten sentimenduak (alaitasuna, tristura…etab) musikarekin harremantzea
– Erritmoa lantzea instrumentu ezberdinak ezagutaraziz
– Perkusiozko instrumentu txikiekin esperimentatzeko aukera ematea
– Ondo pasatu eta, batez ere, musika modu librean bizitzea