Lapbook tailerra

Hasiera:
2021/10/14
18:00

Herria:
Gasteiz
Tokia:
Oihaneder Euskararen etxea

Lapbook-a, azal-hegal, joku hezigarriak, marrazkiak, irudiak, liburuxkak eta paper-mekanismoak dituen zabalgarria den liburu bat da.
Gai edo kontzeptu bat garatzeko modu kreatibo, dinamiko eta interaktiboa da. Paper-mekanismoak eta azal-hegalak egiteko material desberdinak erabiliko ditugu: kartulinak, oihalak, paper desberdinak, belkroa …. eta hortik abiatuta aukeratzen dugun gaia erabiliz gure lapbook propioa sortuko dugu.

Gonbidapenak eskuratzeko epea zabalik irailaren 30etik aurrera. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus/agenda/lapbook-tailerra/