Hasiera:
2019/11/15
22:00

Herria:
Getxo
Tokia:
Muxikebarri antzokia. Arrigunaga aretoa

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.

Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldea Josune Arakistain Salas (trikitilari eta ahotsa), Uxue Amonarriz Zubiondo (pandero jole eta bigarren ahotsa), Aitor Huizi Izagirre (biolin jolea), Aitzol eta Inhar Eskisabel Ruiz (kitarra eta baxua) eta Peru Altubek (bateria) osotzen dute.

Lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Honetan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. Geroago, “Ertzetatik” diskoko Aldapan Gora kantari esker egin ziren ezagunak Euskal Herri osoan. Iaz “Xilema” diskoa kaleratu zuten.

 

Emanaldi hau 2019ko Udagoieneko Ostera zirkuituaren barruan eskainiko da.