Abendua hotz, plazak bero; euskarak 365 egun

Bigarrenez bota genuen erronka aurten: Euskararen Nazioarteko Egunean kalean aldarrikatu dezagun euskaltzaleontzako euskarak 365 egun dituela! Eta bigarrenez, herriz herri, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospakuntza eta aldarrikapena uztartu ditugu.

“Abenduak 3, abendua hotz” esanez hasi zuen Urko Aristik aurtengo euskarak 365 egun ekimenerako prestatutako manifestua. Eta horrela izan da aurtengoa, abendu hasiera hotza; baina euskaltzaleen bilkurekin lortu dugu herrietako plazak epeltzea, euskaltzaleon aldarrikapenak kalera ateratzea.

Hona euskarak 365 egun lelopean egindako hainbat ekimenen laburpena:

Iruñerrian. Azaroaren 30ean antolatu zuten Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek ekitaldi nagusia. Iruñeako Karrikiri eta Zaldiko Maldiko, Txantreako Euskaldunon Biltoki, Atarrabiako Karrikaluze eta Berriozarko Zorroka euskaltzaleen topaguneak Euskalerria Irratia eta Duguna dantza taldearekin batera antolatutako ekimena Iruñeako udaletxe plazan egin zen. Ekialdi xumea izan zen, soka-dantzak, Julio Sotok prestatutako bertsoek, kantuak eta Euskararen Nazioarterako prestatutako manifestuak ardaztu zutena.

Sokadantzan zaldikora Manifestua. Aitor Etxartek soka dantzan5 Julio Sotoren bertsoak ikasten

 

 

 

 

 

 

 

Hego Uriben. Basaurin ere azaroaren 30ean egin zieten herriko euskaltzaleei deialdia. Hirugarren urtez, Euskarabila euskara elkartearen ekimenez Basaurin Be Bagara dinamikaren barruko ekitaldi nagusia egin zuten egun hortan. Aurtengoan, Basauriko euskaltzaleek lip-dub jendetsua egin zuten eta ondoren, bazkari herrikoia. Basaurin Be Bagara dinamikak herriko euskaltzaleak eta era guztietako talde zein elkarteak biltzea lortu du berriro ere.

Etxebarrin ere bertako Arpela euskaltzaleen topaguneak abenduaren 3an hainbat ekintza burutu zituen herriko frontoian. Berbaprobetan eta elkarretaratzean parte hartze zabala egon zen.

Durangon. #365ipuin lehiaketa antolatu du Berbaro elkarteak, ipuin laburren lehiaketa. Abenduaren 17an egingo dute sari banaketa. Horrekin batera, aurten ere boluntario taldeak ibili dira Durangalde osoan zehar kartelak jartzen. Herritarren argazkiekin bilduma egiten ari dira Anboton.

Uribe Kostan. Erandion eta Getxon ekitaldi jendetsuak izan dira aurten, abenduaren 3an. Getxon 500 lagun inguru bildu ziren kalejiran eta ondorengo ekitaldian eta Astrabuduan (Erandion) egindako ekitaldian ere 300 lagun baino gehiagok parte hartu zuten sua, dantza eta kantua lagun zutela.

Txorierrin. Derion bertako Tximintx euskara elkarteak lehenengoz antolatu du aurten Euskararen Nazioarteko Egunean ekitaldia propio. 100 lagun batu ziren kandelekin Derioko euskararen sua pizteko.

sua_piztu-001 sua_piztu-005 sua_piztu-007 sua_piztu-011 sua_piztu-012 sua_piztu-019 sua_piztu-020 sua_piztu-029 sua_piztu-032

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aiaraldean. Aiaraldea komunikazio taldeak izan du aurten ekimen berezienetako bat. Hainbat hizkuntzatan argitaratu du paperean banatzen den Aiaraldea aldizkariaren zenbaki berezia. Aiaraldean hitz egiten diren hizkuntza ezberdinetako edukiak izan ditu aintzat zenbaki honek eta euskararik ez dakiten lagunei euskararen nazioarteko egunaren eta Aiaraldeko euskaldun komunitatearen berri emateko baliatu da.

Aiaraldearen zenbaki berezi hau ere on-line dago irakurgai.

Amurrion eta Laudion, hortaz gain, euskararen nazioarteko eguna kalean ospatu zuten bertako euskaltzaleek. Laudioko Basalarrina elkarteko kideek eta Amurrioko euskaltzaleek antolatutako ekintzetan hainbat jendek parte hartu zuen. Aiaraldea.com-en jaso dute ekitaldien argazki galeria.

Urkabustaiz. Aurten Izarrako gazte asanbladaren eskutik ere Urkabustaizen euskarak 365 egun dituela esan dute inguruko euskaltzaleek.

Gasteiz. Araban aurten berezia izan da abenduaren 3a. Izan ere, Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu dute ALEA aldizkari berriaren aurkezpena egiteko. Banaketa masiboa egin dute Araba osoan, 65.000 ale banatuz, boluntarioen eskutik. Gasteizen abenduaren 3an egin zuten banaketa.

Deba bailaran. Herri askotan ospatu da aurten abenduaren 3an ekitaldiren bat. Aipatzeko modukoak dira Elgoibarko Izarra euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimena (flash mob jendetsu batek plaza bete zuen), Eibarren antolatutako kalejira eta ekitaldiak (Eta Kitto!-k jaso ditu eguneko argazkiak), Soraluzeko Pil-Pileanek antolatutako ekitaldi xume baina ederra (bideotan jaso dute plaentxia.com gunean), Ermuan “euskara ahora” lemapean egindakoa, Arrasateko euskalgintzak antolatutako Zu ta gar ekitaldia (argazkiak eta kronika Goienan) edo Elgetako haurrek egindako mosaikoa (kronika eta argazkiak Goienan).

 

Urola Kostan. Azkoitian Maxixatzen euskaltzaleen topaguneak Azkoitiko Euskararen Mahaiarekin batera antolatutako ekintzak egin ziren goiz eta arratsaldez herriko plazan. Goizeko ekitaldiaren argazkiak jarri dituzte webgunean.

Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan ere suaren babesean bildu ziren euskaltzaleak.

 

  Donostian.  Azken urtetako ohitura da Donostian Euskara Patronatuak eta euskalgintzak  Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko egitarau oparoa batera antolatzea. Aurten ere 150 ekitalditik gora antolatu dituzte Donostiako auzo ezberdinetan, tartean, abenduaren 3ko mintzodromoa. Bagera elkarteak ere parte hartze garrantzitsua du egitarauan, tartean Mintzodromoa gidatzen.

Baionako Etxepare lizeoa

Baionako Etxepare lizeoa

Ziburuko Larzabal kolejioa

Ziburuko Larzabal kolejioa

Ipar Euskal Herrian. Aurten euskarak 365 egun ekimena Ipar Euskal Herrira ere heldu da. Seaskako bigarren hezkuntzako ikastetxeek hainbat ekintza burutu zituzten abenduaren 3an.

 

 

 

 

 

Bestelakoan, aurten euskarak 365 egun leloak beste talde asko bildu ditu aldarrikapenera. Aipatzekoa Athletic, Real eta Eibar futbol taldeek eta beraien fundazioek bat egin dutela ekimenarekin (San Mames eta Anoetan partidu egunetan presentzia izan zuen ekimenak).

athletic_365 reala_365 eibar_365

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leioako Betiko ikastolan:

 

Esan bezala, urteak 365 egun ditu eta guretzat euskarak ere beste hainbeste!