Abadiñoko bulegoa Durangora mugitzen ari gara

Zenbat traste mugitzeko!Abadiñoko Udalak hala behartuta, Topaguneko langileok abenduaren bukaeran hustu behar izan dugu 2001etik Muntsaratz auzoan erabiltzen genen egoitza. Arazoak udaberrian hasi ziren, auzokide bat ustezko salaketak jartzen hasi zenean, Topagunearen jarduerak sortzen zuen zarata dela eta. Abadiñoko udalak men egin die auzokide horren eskariei, eta abenduaren bukaeran egoitza ixteko agindua eman zigun, alkatearen dekretu baten bidez.

Topagunea udazkenean hasi zen egoitza alternatibo baten bila eta, Durangoko Udala ea Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, Durangora mugitzen ari gara bulegoa, Landako Plazan dagoen Elkartegira.

Lekualdaketa guztiz amaitzen dugun bitartean, barkamena eskatu nahi dizuegu behar eta nahi bezala erantzun ezinik gabiltzalako.