Jalgi Hadi Mundura elkarteak “Hitzetatik harago” liburua kaleratuko du.

Taldearen  bigarren urteurrena dela eta dator “Hitzetik harago” liburua ateratzearen ideia. Gogoz heldu diote asmoari eta irrikaz gaude emaitza ikusteko: ekimenean parte hartzen dutenen euskarazko  hitz kuttunenekin,  beraien azalpenekin,  hitz bakoitzari eginiko ilustrazioekin eta hitzekin osatutako bertsoekin osatu dute liburua.

QR kode bat ere jasotzen da bertan, liburua bera YouTuben entzun ahal izateko, egile bakoitzaren ahotsean.

Azokan izango dira liburua saltzen.

Informazio gehiago hemen.