Jardunaldia osorik ikusgai eta zuen iritzia emateko aukera

Atzo burutu genuen “Nafarroan Euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak” jardunaldia, helburu jakin batekin: Nafarroan gero eta herritar gehiago euskararen indarberritze prozesuarekiko enpatiko izateko diskurtsoaz, praktikaz eta bestelako baliabideez hausnartzea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Jardunaldian parte hartu zuten guztiei; bai hizlariei, bai moderatzaileei, bai entzuleei, baita lanean jardun zuten teknikoei ere. Atzoko egunak eman zizkigun zenbait pista euskararen bueltan elkarrengana gehiago hurbiltzeko. Enpatiaz jarraituko dugu jarrerak eta aktitudeak lantzen.

Ehun persona inguru bildu ginen Iruñeko Kondestablen eta zenbaitek etxetik jarraitu zuten Jardunaldia, streaming bidez. Aldiz, badakigu beste asko gogoz direla atzo, urriaren 14ko Jardunaldian, esan zirenak entzun eta partekatzeko.

Jardunaldia osorik jarri dugu ikusgai topagunea.eus/jarrerak-actitudes webgunean, interesa duten persona guztien esku.  Helbide berean duzue Jardunaldiaren egitaraua eta berton parte hartu duten hizlari guztien gaineko informazioa. Zuen iritzia emateko aukera ere zabalik duzue orri horretan bertan egokitu dugun formulario baten bitartez.