Uda honetan eguzkipean erronka!

Badator uda! Oporretan gozatzeko, denbora librean planak egiteko…aurtengo udan euskara zurekin aldean, eramango duzu?

Ikasturtean zehar praktikatu duzuna ez galtzeko, jolas antzeko bat planteatzen dizugu: aukeratu erronka bat eta saiatu hura betetzen. Hemen azpian proposatzen dizkizugu batzuk.

Zure tamainako erronka aukeratu, lortu dezakezun bat, edo ilusio berezia egiten dizuna. Animatzen?

Lagunen bati erronka luzatu nahi badiozu, deskargatu erronken eskuorria (irudian klikatuta) eta bidaliozu! Nahi baduzu, inprimatu ere egin dezakezu.

Erronkak gertutik ikusi nahi? Klikatu irudian handiago ikusteko! 

Uda honetan… eguzkipean erronka!