“Biziprest” dokumentalaren estreinaldia apirilaren 15ean

Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak  ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du  “Biziprest; gehiago gara” dokumentalak.

Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat.

Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik.

2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia jasotzen dituen dokumentala apirilaren 15ean estreinatuko dugu Iruñeko Golem aretoetan. Hortik aurrera, Nafarroako herri, auzo eta eskualdeetan zabalduko da dokumentala.

Apirilaren 15eko aurkezpenerako sarrerak doakoak dira eta hemen hartu daitezke.

 

Estreinaldiko hitzordua:

  • Eguna: apirilak 15, osteguna.
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Golem Baiona.