Mintzontziak taldea Euskararen Ginkanako finalean!

Esan genuen Euskararen Ginkanan lau mintzalagun taldek parte hartuko zutela, eta haietako bat finalera heldu dela jakin dugu!

Ezer baino lehen, zorionak Mintzontziak taldekoei!! Ez daukazue meritu makala! 143 lehiakide aritu dira guztira Ginkanan parte hartzen; 58 taldetik 28 taldek lortu dute lehen fasea osorik egitea eta puntu gehien atera dituzten lau taldeak pasa dira final handira. Eta hortxe daude gure Mintzalagunak, onenen artean!

Martxoaren 20an grabatuko dute eta finala martxoaren 24an egongo da ikusgai  http://www.euskararenginkana.eus webgunean.

Lehia bizi-bizi izango da; eta gure Mintzontziek 3000€ko sari nagusia irabaziko balute, zer? Sekula baino gertuago dago!! Zorte on Aitziber, Maite, Haritz, Maitxan eta Pablo! 

 

Euskararen Ginkanako 4 talde finalistak: 

(Klikatu izenetan aurkezpen bideoak ikusteko)

  • Mintzontziak (Euskal Herriko partaideak)   Euskal Herri mailan euskaltzaleen mugimenduko elkarte askotako pertsonak batu dira. Sariarekin euskarazko proiektu ezberdinei bultzada eman nahi diete.
  • Arbolarte (Bizkaia)  Mugikortasun murriztua duten taldea da Arbolarte. Gizarteko inklusibo bat eratzeko asmoarekin hurrengo Korrikan parte hartu nahi dute eta diruarekin kilometroren bat erosiko lukete.
  • Buztantxo (Gipuzkoa)  Arrasate Herri Eskolako guraso elkarte bat dira. Eskolan euskeraren aldeko ekintza ezberdinak antolatu nahi dituzte eta horregatik lehiatzen dira.
  • Erlaitza Eskola (Lapurdi)  Urruñako Erlaitza Eskola aktiboak lehiaketa honetan parte hartu nahi du eskolaren biziraupena bermatzeko, izan ere, euskaraz irakasten duen eskola txiki bat da eta zaila da gastuei aurre egitea. Diruarekin alokairua ordainduko lukete.