Mintzalagun taldeetako bidelagunentzat hizkuntza erabilera sustatzeko ikastaroa

Aurten ere, Mintzalagun taldeetako bidelagun/laguntzaileentzat hizkuntza erabilera sustatzeko dinamikak lantzeko ikastaroa­ doan.

Anima zaitez, eman izena! Matrikulazio epea zabalik.

Euskaltzaleen Topagunearen ekintza esparruan barneratutako bidelagunei zuzenduriko 10 ordutako online ikastaroa antolatu dugu Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Formakuntza saioak internet bidezko Moddle plataforma bitartez gauzatuko da.

Euskararen erabilera sustatzeko helburu orokorrari helduz, bidelariei zuzendutako ikastaroa da, talde dinamikak eraginkorrak izateko baliabideak eskaintzen dituena, mintzapraktika saio eta elkarrizketak emankorrak izan daitezen hainbat gako eskainiz.

HELBURUAK

Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
Talde jarduerak eta dinaminak eraginkorrak egin, parte-hartze teknika ezberdinak ezagutuz.

Bidelagun rolean topatzen diren zailtasun eta erronka nagusiei heltzeko estrategia zehatzak bideratu.

Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.

EGITARAUA

1 EGOERA: Zer egin bidelari guztiek parte hartzeko?

2 EGOERA: Zer egin bidelariek egiten dituzten akatsekin?

3 EGOERA: Euskalkiak: Bai? Ez? Nola? + Hizkuntza formala.

4 EGOERA: Mintzalagun taldeetatik harago zer? Gatazken kudeaketa.