Mintzalaguna, etengabe ehuntzen doan sare parte-hartzailea

  • Otsailaren 29an sareko Mintza-Txotx eguna ospatu zuten Lesakan.
  • Postalaren jolasaren zozketaren irabazlea: Javier Amadoz, Hondarribiko Mintzalaguna,
  • Ekainaren 13an, Bergaran, ikasturtea elkarrekin agurtuko dute Mintza Egunean.
  • Komunitatea 7000 lagun baino gehiagok osatzen dute. Astero elkartzen dira, arigune egonkorrak eta emankorrak osatuz.

Pasa den larunbatean, Tolosa, Lasarte, Donostia, Hondarribia, Irun, Doneztebe, Elizondo eta Iruñerriko Mintzalagunek, MINTZA-TXOTX! eguna ospatu zuten Lesakan. Hitzordu parte-hartzaile honek, komunitateko kide berriak ezagutzeko, lagun giroan euskara praktikatzeko eta sagardo zein jaki goxoez gozatzeko aukera eman zuen. Bestetik, Postalaren Jolasean zozketatutako Nekabonoa nori egokituko zitzaion argitzeko tartea egon zen, baita momentuan sariduna zoriontzeko aukera suertatu ere.

Mintzalaguna etengabe ehuntzen doan sarea da. Mintzalagunak, izan Bidelari edo izana Bidelagun, astero hartu-emanean daude, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Jario oparo eta emankor

honi esker, arigune berriak sortzen eta egonkortzen dira, euskararen arnasgune emankorrak sustatuz. Izan ere, komunitateko talde hauei esker, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira. Mintzalaguna, bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabala da. TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Ikasturtean zehar, astero, taldeak beraien herrietan elkartzen dira. Aldaera arruntak zein bereziak (Gurasolaguna, Hikalaguna, Euskalkilaguna, Mintzakuadrillak, mendi taldeak…) aukeran dituzte, baita beste herri batzuetako kideekin partekatzeko ekintza berezietan parte hartzeko aukera ere (Mintza Eguna, Durangoko Azoka…). Oraingoan, 100 lagun sagardotegian elkartu dira, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko asmoz. Komunitatea trinkotzeko eta ehuntzen jarraitzeko hitzordu oparoa.

  • Noiz? Otsailaren 29an
  • Non? Lesakako Lindurrenborda sagardotegian.
  • Autobusak herri desberdinetatik:

Iruñea – Oronoz – Mugairi – Doneztebe – Lesaka.

Tolosa – Lasarte – Hernani – Donostia – Hondarribia – Irun – Bera- Lesaka

12:30ean Mintzapoteoa Lesakan
14:30ean Bazkaria
20:00etan Itzulera.

Bestetik, ikasturte hasierarekin batera Postalaren Jolasa abiatu genuen eta zozketa sagardotegian bertan 

egin zen. Zorioneko irabazlea, Javier Amadoz, bertan zoriontzeko aukera suertatu zen eta Nekabonoa etxera eraman zuen esperientzia ahaztezinarekin batera. Nekaturri esker Hondarribiko mintzalagun honek landetxe baten asteburu zoragarri bat igaroko du.

Mintzalagunen hurrengo geltokia, elkargunea, Bergara izango da. Izan ere, Euskal Herri osoko Mintzalagunen jaian berriz elkartzeko aukera izango dute. Mintza Egunean ikasturteari amaiera atsegina emango diote elkarrekin. Eta zu, ba al zatoz? Anima zaitez!