Udal eta elkarteen izen-ematea zabalik XVII. Laburbira antolatzeko

Zure herrian euskarazko ikus-entzunezkoen saio bat antolatu nahi duzu? Hemen da zure aukera. Badator XVII Laburbira!

Urte honetako emanaldiak martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitarte antolatuko dira Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere.

Guztira 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lanen aukeraketa egin da. Irizpideak anitzak izan dira aukeraketa egiteko orduan: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplika, genero parekidetasuna, gaia, formatua,… 9 lan hauetaz osaturiko zirkuitua: zirraragarria, emozioz betea eta nola ez, euskarazko zinemagintzaren islada ezin-hobea duzue. Aukeratutako 9 lanak ezagutzeko, sakatu HEMEN. 

Laburbiraren emanaldi bat programatu nahi izan ezkero, eskariak egiteko epea urtarrilaren 31rarte izango dugu zabalik, aurtengoan, web gunearen bidez galdetegi bat betez erraz-erraz egin ahalko duzuena, HEMEN.