Hizkuntza erabilerak sustatzeko talde dinamikak lantzeko doako ikastaroa

Aurten ere,  hizkuntza erabilerak sustatzeko talde dinamikak lantzeko doako ikastaroa antolatu dugu Asmoz fundazioarekin batera.

Parte hartu nahi? Eman izena hemen

HELBURUAK

Helburu orokorra:

– Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.

Helburu zehatzak:

– Hizkera ez-formala eta afektiboa landu.
– Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
– Talde jarduerak eraginkorrak egin.
– Hizkuntzaren erabilerara zuzenduriko Ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsua ezagutu.
– Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.

HARTZAILEAK

Bidelagunak

METODOLOGIA

Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, eta ikaslearen jarrerak. Hau da, prozesua bera eta azkenean burututako ikaskuntza aintzatetsiko dira. Ebaluazioan aldagai hauek hartuko dira kontuan:

– Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
– Ikastaroan izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa.
– Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.