Euskaltzaleen Topagunea

32 herritan 34 emanaldi eskainiko ditu, Laburbiraren XX.edizioak

2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean eskainiko da.

 

Exit mobile version