Mintzodromoarekin Euskaraldiari amaiera paregabea emango diogu

Mintzodromoarekin Euskaraldiari amaiera ezin hobea emango diogu! Abenduaren 5ean, internet bidez elkartuko gara. Bestetik, Euskaraldian parte hartuko dugu Mintzalagunok. Izan ere, urte guztian zehar gure Mintzalagun taldeak Arigune dira. Eta zu, parte hartzeko prest?

Covid 19aren ondorioz, udaberrian Mintzalagunok gure ohiko jarduera  moldatua behar izan genuen, sarera jauzia emanez. Horrela, Mintzalagun taldeon asteroko hitz orduak aurrez aurre egin beharrean, teknologia baliatuz burutu genituen. Ekintza osagarriak ere, ohiko eran ezin izan genituenez ospatu, moldatu egin genituen, elkarrekin esperientzia aberasgarriak partekatzen jarraitu ahal izateko.

Momentu honetan ere, hainbat dira sarean elkartzen ari diren Mintzalagun taldeak. Udazkenean elkarrekin egin nahi genituen ekintzak ezingo ditugu burutu:

    • Ekainetik azarora atzeratu genuen Mintza eguna.
    • Aurten hirugarrenez antolatu asmo genuen Durangoko azokarako irteera.

Baina bizi dugun egoerak, ez digu elkarrekin euskara bizi eta erabiltzeko tarte atseginak partekatzea galaraziko. Horregatik, abenduaren 5ean Mintzodromoa sarean egingo dugu. Eta zu, animatzen zara? Eman izena!

Euskaraldian ere parte hartuko dugu Mintzalagunok bai norbanako moduan eta baita Arigune moduan ere, gure Mintzalagun taldeak badirelako Arigune urte guztian zehar ere, gure hizkuntza ohituretan aldaketak eragin nahi ditugulako garelako MintzalagunBeraz euskaraldiari amaiera ezin hobea emango diogu Mintzodromoarekin abenduaren 5ean 

  • Euskal Herriko Mintzalgun guztiek beraz elkartu eta taldeetan banatuta proposatuko diren mintzagaien inguruan edo beste gairen batzuen inguruan elkarrizketak izateko aukera izango dugu.
  • Elkar ezagutu eta tarte atsegin bat elkarrekin pasatzeko aukera paregabea izango dugu. Eta Mintzalagunak ez diren guztiak ere gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera.

Gaurtik hasi eta azaroaren 30era bitartean duzu izena emateko aukera .Parte hartu! labur.eus/mintzodromoa