Euskaltzaleen Topagunea

2020-2021 ikasturtea hasi du Auzokok

AUZOKO, ZUBI BAT EUSKARATIK
باسک زبان کے ذریعے
O punte de comunicație dinspre euskera
Un puente hacia el euskera
جسر انطلاقا من الاوسكيرا

Topagunea-Auzoko-euskara-aniztasunaAuzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da. Herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da egitasmoaren helburu nagusia. Horretarako, herritarrak biltzen ditu egitasmoak astean behin, euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko. Taldean ezinbestekoak dira beraz euskaratik gertu bizi diren euskal hiztunak, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta, bide batez, elkarrengandik ikasteko.

Euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa baita herrietan dagoen aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, hizkuntza guztion esku jartzea.


Euskal Herria herri anitza da. Kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du Auzokok.

Aretxabaleta, Eskoriatza, Soraluze, Arrasate, Bergara, Donostia, Ibarra, Oñati eta Gasteizen dago egun egitasmoa martxan. Dagoeneko taldeak biltzen hasiak dira herri hauetan eta herritarrei gonbita luzatu nahi diegu parte hartzeko

Harremanetarako:

Exit mobile version