Urria: Batzorde Txikiaren lehen hausnarketa Euskara Elkartetako 50 kiderekin eztabaidatuko da
Azarotik otsailera bitartean: Euskara elkarteetako kide guztiei zabalduko zaie eztabaida. Hilabeteotan Euskara Elkarte guztietan gogoeta egiteko gonbitea egingo da Topagunetik. Tartean, bost saio ireki antolatuko dira, Euskara Elkarte bakoitzetik nahi beste lagunek parte hartzeko aukera egongo delarik. Saioen datak:
- 2010/11/20: Nafarroako mintegia
- 2010/11/27: Tokiko hedabideen mintegia
- 2011/01/15: Bizkaiko mintegia
- 2011/01/22: Gipuzkoako mintegia
- 2011/01/29: Arabako mintegia
Azkenik, Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren bilkura nagusia 2011ko otsailaren 26an egingo da, Bilbon. Egun horretan hausnarketa eta jaia uztartu nahi dira eta beraz, agendan gordetzeko proposamena luzatzen zaizue danoi.
Prozesuaren berri zehatz ematen duen Topaberri buletinaren ale berezia argitaratu da azken astean eta aurki jasoko duzue elkartean. Bitartean, sarean ere aurki daiteke, dokumentazio gunean (pdf).