150 hautagai hedabideen lan poltsan

Tokiko hedabideetako langile beharrak asetzeko sortu dugun lan poltsak 150 kurrikulum bildu ditu jadanik, jatorri geografiko zein soslai akademiko eta profesional guztietakoak.

tokiko hedabideak

Zuen hedabideotan lanposturik bete behar izanez gero, gogoratu Hedabide Sailarekin harremanetan jartzea baino ez duzuela 150 fitxa horien artean behar duzuen profilarekin bat datozenak jasotzeko. Lan poltsako hautagaien artean, erredakziorako, lokuziorako, lan teknikoetarako zein administratiboetarako langileak aurki daitezke, Hego Euskal Herriko lurralde guztietakoak.

Lan poltsaren inguruko informazioa eta izena emateko fitxa https://topagunea.eus/hedabideakLP helbidetik eskura dezakete hautagaiek. Ideia ona izan liteke webgunea duzuen hedabideok lotura bat jartzea orri horretara.

Bazkideok kurrikulumak-eta jasotzeko, berriz honako hau da erabili beharreko kontaktua:

Joxe Rojas – 94 681 48 21 – aldizkariak[abildua]topagunea.org